AuzoRock jaialdia antolatzeko bilera egingo dute ostegun honetan
Bihar, irailak 2, Sanjuandegiko Auzo Elkartearen lokalean egingo da batzarra, 21:00etan. Jaialdian parte hartu nahi duen oro ager daiteke. Irailaren 17, 18 eta 19an egingo dute jaialdia.
Irailaren 17, 18 eta 19an egingo da Sanjuandegi auzoan AuzoRock jaialdia, eta hori antolatzeko lanetan ari dira Sanjuandegiko Auzo Elkartekoak. Hala, bihar egingo dute jaialdia antolatzeko lehen bilera; 21:00etan, Bodegan (auzo elkartearen lokalean).
Azken asteetan kartel informatiboak jarri dituzte zenbait entsegu lokaletan, eta bihar jaialdian parte hartu nahi duten guztiekin batzarra egingo dute. Bileran jaialdiaren egunez, ordutegiez eta jaialdiaren bestelako nondik norakoez hitz egingo dute. Jaialdian parte hartu nahi baina bilerara joan ezin duenak, lehenbailehen xjauzolanean@hotmail.com helbidera idatz dezake.

