Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012-02-22, asteazkena
Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beste urte bat

Beste urte bat

Zinema / T3.AzpeitikoZinekluba / 2012-01-25 10:48
— etiketak:

 ANother Year

Zahartzaroak norberari eta ingurukoei dakarzkien arazoen gogoeta hunkigarria. Pesimista izatera iritsi gabe eta filmak dituen umore eta baikortasun printzak kontuan hartu arren, triste izaten jarraitzen duen zahartzaroari buruzko tragikomedia da 'Another Year' filma. Bihar, osteguna (urtarrilak 26), 21:30ean Soreasu Antzokian botako dugu.

Udaberria, uda, udazkena, negua. Familia eta lagunak. Maitasuna eta goxotasuna. Poza eta tristura. Esperantza eta desesperantza. Konpainia. Bakardadea. Jaiotza bat. Heriotz bat. Denbora pasatzen…

Gerri (Ruth Sheen) terapeuta eta Tom (Jim Broadbent) geologoa. Urte luzeak ezkonduta daramatzaten eta itxuraz behintzat zoriontsu direla dirudien bikotea da. Beren seme Joe (Oliver Maltman), abokatua, mutilzahar gelditzeak arduratzen ditu biak. Buruhauste horrek  ez dio uzten ikusten Gerriri bere lankide Marick (Lesly Manville) zenbateraino behar duen bere laguntasuna.

Bikote ezkondu zoriontsu baten eta beren inguruko hain zoriontsu ez diren lagun, senitarteko, bizilagun, lankide,… eta abarrei buruzko historia bat da Mike Leigh-en  2010eko lan hau.

Dokumentu Akzioak