Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bigarren bilera "Azpeitiko literatur taldea bere bidea egiten hasteko"

Bigarren bilera "Azpeitiko literatur taldea bere bidea egiten hasteko"

Albistea, Literatura / lapikue.net / 2012-01-04 16:56
— etiketak: ,

Urtarrilaren 13an elkartuko dira, Udal Libututegian, 18:00etan. "Literaturan gutxieneko interesa duen edonorentzako da deialdia. Eta literaturarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartu nahi dutenentzako". (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian; urtean 10 euro dira)

Azpeitian literatur taldea sortzeko asmoz iazko abenduan egin zuten lehen bilera lagun batzuek, eta urtarrilaren 13an egingo dute bigarrena. "Herriko literatur taldeak bere bidea egiten hasi behar du", diote.

Urtarrileko juntadizoan "zenbait ekintzen oinarriak finkatu ziren, batzuk adostu ziren, eta horiekin lanean hasi behar dugu".

Bilera non izango da? Azpeitiko Udal Liburutegian, Enparan Dorretxean.

Noiz? Urtarrilaren 13an (ostirala), 18:00etan.

Deialdia norentzat? "Literaturan gutxieneko interesa duen edonorentzako. Eta literaturarekin zerikusia duten proiektuetan parte hartu nahi dutenentzako".

Bilera zertarako? "Egin beharreko ekintzak aukeratu, eztabaidatu eta proiektu parte-hartzaileak martxan jartzeko".

Dokumentu Akzioak