Esklabetako irudiak, Donostiako Zinemaldian

Iazko udan esklabetan grabatu zuten 'Izarren argia' filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute. Mikel Ruedaren zuzendaritzapean, besteak beste, Barbara Goenaga aktore ezaguna aritu zen aktore lanetan. Hala ere, Saturrarango emakumeen kartzelako historia gogoratzen duen film horretan hainbat azpeitiar ere ageri dira. Izan ere, esklabetan grabatutako zatietan herritar ugari ibili ziren extra lanetan. Azpeitiar horietako batzuk goiko argazkian ikus daitezke.

