Kulturaz blai eginda bukatu dira saninazioak

Saninazio festak direla-eta, kultur ekitaldi ugari izan da azken hiru egunotan Azpeitian. Herriko taldeek nahiz kanpotik etorritakoek musika, dantza eta beste askotariko ekimenez bete dute herria. Hona hemen ekitaldi batzuetako argazkiak. Goiko argazkian, atzo Mariachiek Olazko Amaren plazan emandako kontzertuko une bat.
Uztailaren 30ean hasi eta abuztuaren 2ra bitartean saninazio festak ospatzen dira Azpeitian, eta kultur ekitaldi ugari izaten da herriko txokoetan. Hona hemen azken egunotako argazki batzuk.

Ze esatek! talde ezagunak txosnetan eman zuen kontzertuko une bat. Jende ugari bildu zen, eta dantza eta salto asko izan ziren.

Elvisavuelo taldeak San Inazio egunean plazan eman zuen kontzertuko argazki bat. Plaza beteta izan zen.

Uztailaren 31n Olazko Amaren plazan Buriatiko Bailkalskie Volni dantza taldea.

Uztailaren 31n Bitter Honey taldeak kontzertua eskaini zuen, txosnetan. Ondoren, Kasik Azpeitiko taldea entzuteko eta ikusteko aukera izan zen.

Emakumeok plazara ekimenaren baitan herriko hainbat emakume dantzari, kantari eta aktorek kulturaz betetako ekitaldia egin zuten San Inazio bigarrenean plazan. Irudian, sabel dantza egiten.

Uztailaren 30ean Fun & Go taldearen eskutik erromeria izan zen txosnetan.

Egun hauetan kalean topa daitezkeen txarangetako bat.

Txupinazoaren ondoren kalejira egin zuten Izarraitz Txistulari Elkartekoek. Goiz eresian ere egunero hartzen dute parte.

