Hemen zaude: Hasiera Albisteak Udala kultur taldeen ekarpenak jasotzen hasiko da aurrekontuak osatzeko

Udala kultur taldeen ekarpenak jasotzen hasiko da aurrekontuak osatzeko

Albistea / lapikue.net / 2012-01-16 22:00
— etiketak:

Ostegunean arloko 30en bat lagun bildu ziren Betharrametan, Udalak deituta. Honek ohartarazi du egoera ekonomikoa zaila dela, baina azaldu du kulturan herriarentzat funtsezkoak diren gauzetan murrizketarik ez duela egin nahi. Soreasuk oraindik gastu handia lukeela iragarri du Udalak.

5.jpg

Azpeitiko Udalak 2012an jarraipen bat izan dezan "oinarri-oinarrizko" aurrekontuak martxan jarriko ditu, eta martxo aldera egokitu egingo lituzke, herritarren eta eragileen ekarpenak jaso ondoren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteroko diru laguntza zenbatekoa den jakiten duenean. Hori dela-eta aurrekontu parte hartzaileen prozesua abian du, eta lehengo ostegunean herriko kultur arloko kideekin egin zuen bilera, Betharrametan. 30en bat lagun bildu ziren, eta hurrengo egun eta asteetan haiek Udalari ekarpenak egiteko aukera izango dute.

Azpeitian ere oro har egoera ekonomikoa zaila dela ohartarazi du Udalak, bere baitan ere diru sarrerak gero eta txikiagoak direlako. Gastu arruntak, aldiz, goraka doaz. Ondorioz, kulturan ere murrizketak egingo dituela jakinarazi du, baina "herriaren alde boluntario lanean ari diren taldeei diru laguntzak ez murrizteko saiakera" egingo du. Funtsezko jotzen dituen ataletatik ere ez du diru poltsak jaisteko asmorik, ostegunean aurreratu zuenez.

Soreasun oraindik gastu handia legokeela berretsi du Udalak. Izan ere, bi eraikinetan auditorioa soilik dago bukatuta, "beste guztia eskeletoan" dago, dena amaitzeko 5-6 milioi euro beharko dira, eraikina den-dena bukatzea guztira 19-20 milioi eurotik gora kostatuko da, eta "eraikinaren mantenuaren aurreikuspenik ez dago". Bileran eragile batek aipatu zuen gaiak "batzar monografiko bat" eskatzen duela, eta beste batek zioen Soreasuk, bere kostuagatik, kultur arloa "gainditu" egiten duela. Udalak esan zuen denen beharra izango dela Soreasuri irtenbidea ematen saiatzeko, eta azaldu zuen aukera denak dituela zabalik.

Udaletik Eneko Etxeberria alkateak eta Imanol Amenabar Kultura batzordeburuak hitz egin zuten.

2.jpg

Eneko Etxeberria alkatea, osteguneko batzarrean.

imn.jpg

Imanol Amenabar Udal Kultura batzordeburua.

1.jpg

Bilerako partaide batzuk.

3.jpg

Bilerako partaide batzuk.

 

Dokumentu Akzioak