Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012-02-22, asteazkena
Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoan Lizasotarrekin identifikatuta

Zuberoan Lizasotarrekin identifikatuta

Albistea, Bertsolaritza / lapikue.net / 2012-01-27 15:49
— etiketak: ,

Joanes Etxebarria Barkoxeko bertsolariak Argia-n esan du Sebastian eta Beñat Lizaso maite dituela bertsolari gisa, eta Joxe Lizaso Internetez entzun izan duela.

Plazan dabilen Zuberoako bertsolari bakarretakoa da Joanes Etxebarria (Barkoxe, 1984), eta Argia aldizkarian aipatu du Lizasotar bertsolariak gustuko dituela: "Silveira asko maite dut, adibidez, harekin identifikatzen naiz. Baita Lizaso ere, Sebastian, eta haren semea, Beñat". "Eta Sebastianen aita, Beñaten aitona Joxe Lizaso?", galdetu dio kazetariak. "Bertsozale amorratua bilakatu naizenean, internet eta prentsa bidez segitu dut bertso mundua. Zuberoan bizi zarelarik, bertsoetara joateko behar dira bi ordu, Gipuzkoara joateko, Iparraldean oso gutxi baitira jaialdiak. Hemendik ez da segitzen ahal bertso mundua astebururo, eta internet bidez entzun dut Joxe Lizaso ere".

Dokumentu Akzioak