Apaizac berriro Sanagustinen

"Eliza izandako leku batetara Apaizac Obeto izeneko saio batekin etortzean, agian, pentsatuko duzue apezpiku izendatu nautela edo elizaren aldeko aldarria egitera natorrela", esanez aritu zen atzokoan Jon Maia txantxetan. Giro goxoan eta 60 lagunen aurrean dokumentalaren nondik norakoak azaldu zituen, motzean. Ondoren, ordu eta laurden inguruko denboran, dokumentala ikusi zuten Sanagustinera gerturatu zirenek. Amaieran galderentzako tartea egon zen eta Maia berak xehetasun gehiagoren berri eman zuen.
Berrogeita bat egun pasatu zituzten hemendik joandako zazpi laguneko koadrilak itsasoz eta txalupa txiki batean bidaiatzen. XVI. mendeko euskaldunek egiten zituzten ibilbideak jarraitu zituzten beraien begiz ikusteko orduko arrantzaleen bizimodua nolakoa zen. Dokumentalari esker "Euskal Herriko historiaren zati bat" ikusi eta ikasi zuten han bildutako lagunek.

(Argazkiak Mailo Oiartzabalek ateratakoak dira)

