2011-05-24i_519b3f4ebb4d12cf426103f741d9a6d5.jpg
Beste behin, eta aspaldian sarritan, Hitzen Uberan webgunean azpeitiarrak parte hartzen ari dira, bai argazkiak jarrita edota baita testuak jarrita ere. Pako Aristi, Alaitz Olaizola eta Xabi Borda, esaterako, ikusi ditugu. Bada, Bordaren beste ale bat da honako hau. Alain M. Urrutiaren argazkiko irudiari jarri dio hitza. Hauxe dio: "Hatzekin errealitate zatiak, muki zatiak, biribilkatzen genituen".

