Soreasu Antzokia
Soreasu Antzokiaren auditorioa zabalduko dute asteburu honetan eta hortik aurrera herriak zine aretoa izango du (orain arte, Betharram aretoa erabili da). Zinea ostiraletik astelehenera botako dute. Horrez gain, auditorio horretan bestelako ekitaldiak ere egin ahal izango dira, eta antolatuta ere badaude: esaterako, ekainaren 22an Juan Antxieta Musika eskolakoen jaialdia bertan izango da. Zapatuan, 11:00etatik 13:00etara ateak zabalduko dituzte Soreasu barrutik nolakoa den ikusi nahi dutenentzat. 500 lagunentzako edukiera du. Argazkian, auditorioa ikus daiteke (Olatz Pratek ateratakoa).

