Nostalgia ote da?
Soreasuko antzoki zaharra da argazkian ageri dena. Begira nola dagoen jendez gainezka. Zine Klubaren lehen urteetan ateratako argazkia da. Soreasuko areto berria laister da (aurreikuspenen arabera urtebete baino gutxiago geratzen zaio, 2011kako udaberrirako nahi baitute zabaldu). Soreasuren inguruan iritsi zaigun azken aipua Ana Mendizabal Azpeitiko Euskara eta Kultura zinegotziarena izan da. Antzerki Topaketen aurkezpenean esana: "Datorren urteko Topaketak Soreasun egitea espero dugu". Ea irudian bezain beste jende biltzen den berriro. (irudia: uztarria.com-etik hartuta)

