Txalo konpainiari ikusleen saria
Txalo konpainiak jaso du XXIX. Euskal Antzerki Topaketetako ikusleen saria. Taldeak Ipuinaren bila haurrei zuzendutako ikuskizuna taularatu zuen abenduaren 13an, Soreasun, eta lan horri esker jardunaldietako ikusleek erabakitzen duten 600 euroko saria irabazi du. Argazkian, Imanol Amenabar Udal Kultura batzordeburua taldeko bi kiderekin abenduaren 21an, udaletxean.

