Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012-02-06, astelehena
Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera

Azala

Antzerkia / admin / 2009-10-21 07:23
— etiketak:

Juan Mari Ibarzabal: "Hiru rallyak batuta puntu gehien ateratzen duenak sari berezia eramango du"

Albistea, Argazkilaritza / lapikue.net / 2012-02-03 16:09

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta Gau-Txori Rallya bihar (otsailak 4) egingo dute. Hirugarren urtez jarraian ibiliko dira ilunpean argazkiak ateratzen, eguraldiari aurre eginez.

Gehiago Irakurri…

Imanol Lazkano: "Bertsolaritzako familia handiarekin moztea bezala izango da herriz herriko jarduna uztea"

Bertsolaritza, Elkarrizketa / lapikue.net / 2012-02-02 13:21

Larunbateko Bertso Egunean jakinarazi zuen 2012an erretiratuko dela plazetatik. Hamalau urterekin egin zuen jendaurreko aurreneko saioa; 76 urte ditu. "Ez dut arrastaka ibiltzerik nahi, eta onena izaten da bere garaian erretiratzea". Aurten 18-20 saio egiteko aurreikuspena du. Lapikue.net Azpeitiko Kultur Mahaiaren webak elkarrizketa egin dio.

Gehiago Irakurri…

Soreasu Antzokian sartu eta pantaila puskatu dute ezezagun batzuek

Albistea / lapikue.net / 2012-02-02 18:06

Soreasu

Udalak ohar batean jakitera eman duenez, "bi zulo eta arraila bat" egin dizkiote. Eraikinera sartzeko zulo batzuk aurkitu dituzte, "dagoeneko estali" dituztenak, baina  gertatutakoaren ondorioz, bi astez ez da zinema emanaldirik izango. Kulturgunera sartu izanagatik udaltzaingoak aurreko asteetan "herriko gazte batzuk identifikatu" izan ditu.

Gehiago Irakurri…

Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideen arteko zozketagaien emaitzak

Albistea / lapikue.net / 2012-02-02 11:32

Sei bazkidek eramango dituzte otsailean sariak: Arantxa Olaizola, Haizea Egiguren, Intza Ruowei, Ignacio Arakistain, Aner Martija eta Txaro Arruek. Eta tokatutako gaiak, aldiz, kontzertu eta dantza ikuskizunerako sarrerak bi lagunentzat, hiru liburu eta Sanagustin kulturgunean afaria, hau ere bi lagunentzat, izan dira. Zorionak zortedunei! (egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide, urtean 10 eurorengatik)

Gehiago Irakurri…

Zer egingo dugu kulturarekin eta politikarekin? (III)

Iritzia / Lorea Agirre (kazetari eta unibertsitate irakaslea, Berria) / 2012-01-31 10:11

"Kulturgintzak ere metatu ditu lezio batzuk. Demagun, Azpeitiko Kultur Mahaia. Esan liteke, neurri handi batean herriko kultur politika zuzendu eta gauzatu duela azken urteetan, unean uneko aginte politikoaren kolorea eta aldeko edo kontrako iritzia gorabehera".

Gehiago Irakurri…

Argazki erakusketa sarean
Azpeitiko Argazki Elkartekoen erakusketa on-line
Bazkidetza
Bazkidetza
 
Argazkia

 

ema

Emakumeen Txokoak antolatuta, 'Ilunabar literaioak' saioa egon zen. Ainara Maia, Tere Irastortza, Itziar Gomez, Ekhiñe Egiguren, Ione Gorostarzu eta Idoia Gereñu Bergarako idazle eskolako taldekoak izan ziren irakurketak egiten. 

Esana

Xabi Alonso (Real Madrileko futbolaria): "Goenkale hasi zenean, ez nuen atal bat bera ere galtzen. Oraindik gogoratzen naiz Maria Luisa [Kontxu Odriozola] mitikoaz". 18. denboraldia du Goenkale-k. 30 urte ditu Alonsok.

 
Dokumentu Akzioak