Hemen zaude: Hasiera Dokumentazioa Kultur Mahaia Kultur Mahaia hedabideetan

Kultur Mahaia hedabideetan

lapikue.info / 2009-11-30 08:02

Uztaren fruituak

Pixkanaka-pixkanaka hobetzen doa Azpeitiko kultur mugimenduaren egoera eta hori Kultur Mahaiak egin duen lan eskergaren ondorio da. (Uztarria herri aldizkariako 109. zenbakian argitaratua)

Gehiago Irakurri…

Kulturako mahaia osatzeko lehen pausoa eman dute

Udala eta herriko taldeak bat etorri dira mahaiak, zabala, irekia eta parte hartzailea izan behar duela esatean (2006ko otsailaren 16a, Urola Kostako Hitza).

Gehiago Irakurri…

Kultur Mahaiaren talde eragilea sortzeko ekarpenak egingo dituzte elkarteek

Kultur Mahaiaren bilera egin zuten atzo Udalak eta taldeek; ia 30 lagun bildu ziren. Azaroaren 27rako talde dinamizatzailearen funtzionamenduaz proposamenak egingo dituzte, eta abenduaren 4an bilduko da berriro mahaia. (2007ko azaroaren 16a, Uztarria.com)

Gehiago Irakurri…

Kultur Mahaiaren bi lan ildo nagusiak San Agustinpe eta ekintzen egutegia dira

San Agustinpeko proiektuari lehentasuna eman dio, "azpiegitura hori oso garrantzitsua izango delako kultur taldeentzat". Mahaikoek jakinarazi dutenez, urtearen bukaerarako amaituta beharko lukete San Agustinpeko lanek. (2008ko uztailaren 4a, Urola Kostako Hitza)

 

Gehiago Irakurri…

Hurrengo urteko kudeaketa plana onartu du Kultur Mahaiak batzarrean

Ildo nagusiak San Agustin, herriko ekitaldien egitaraua eta komunikazioa izatea erabaki dute. Kultur taldeek, norbanakoek eta Udalak osatzen dute Mahaia. (2008ko azaroaren 28, Uztarria.com)

 

Gehiago Irakurri…

Kultur Mahaiak laster sortuko du weba, eta Sanagustin "azken txanpan" da

Azpeitiko kultur taldeen, udal alderdien eta norbanakoen guneak atzo (osteguna) egin zuen batzarra; "berriz ere aurrerapausoak" eman ditu. Kultur egutegiko irizpideak onartu dituzte, baita Sanagustingo logotipoa ere. (2009ko uztailaren 10a, uztarria.com)

 

Gehiago Irakurri…

Kulturaren hezurdura eta mamia

Albistea / lapikue.net / 2010-06-22 09:34

Sanagustin eta Soreasu noizko eta zertarako? Epeak bezain garrantzitsuak diren edukiez, herriko eragileekin hitz egin du Uztarriak (2010/06).

Gehiago Irakurri…

Dokumentu Akzioak