Hemen zaude: Hasiera Dokumentazioa Kultur Mahaia Sanagustin kulturgunearen kronologia

Sanagustin kulturgunearen kronologia

lapikue.info / 2009-11-30 07:41

1994. San Agustin, Azpeitiarena.

Azpeitiak 1994an eskuratu zuen San Agustin eraikina bere osotasunean. Historian zehar hainbat erabilera izan du eraikinak. 1578an egin zuten.

1998 (abendua). San Agustinen lanak hasteko erabakia Udalak.

1998ko abenduaren 3ko udalbatzarrean, Udalak San Agustinen obrak egiteari buruzko erabakia hartu zuen. San Agustin antzokiaren eta goiko lokalaren erabilpenaz eta izaeraz herriko kultur taldeekin hitz egiteko konpromisoa hartu zuen Udalak.

Jon Txabarri udal arkitektuak San Agustin eraberritzeko obren proiektua egin zuen.

Aldi berean, Basazabalen kultur erabileraz eta izaeraz-eta kultur taldeekin hitz egiteko konpromisoa ere hartu zuen Udalak.

2000. San Agustin eta zine aretoa ere bai udal aurrekontuetan.

2000. urteko udal aurrekontuetan Udalak, Basazabalen eraberritzean inbertitzeko asmoa agertzeaz gain (30 milioi pezeta), San Agustin eta zine aretoan inbertitzeko asmoa azaldu zuen: “San Agustin: 60 milioi pezeta, berritzeko, kultur izaerako ekintzetarako eta erakusketa areto gisa [2001ean, zortzi milioi]. Zine aretoa: herriko zine areto bat erosiko da, eta 70 milioi pezeta bideratuko dira horretarako”.

Udalak bere gain hartu zuen obren lehen fasea ordaindu eta egiteko ardura. Fase horretan sabaia eta kupula eraberritu zituzten, nagusiki. 

2006 (urria). Udala-Espainiako Gobernua protokoloa San Agustinez.

Azpeitiko Udalak eta Espainiako Gobernuak protokoloa sinatu zuten San Agustinez. Gobernuak jarritako baldintza obrak egiteko: San Agustin antzerkirako eta kultur erabilerarako izatea.

Espainiako Gobernuak Azpeitiko Udalari emandako diru laguntza San Agustineko obren bigarren faserako: 1.836.891,60 euro.

2006 (azaroa). San Agustinekiko interesa herritarrek.

Herritar batzuek (Aitor Bengoetxeak, Xabier Azkunek...) San Agustineko proiektuarekiko interesa agertu zuten eta Udalarekin harremanetan jarri ziren. Udalak proiektua aztertzeko eskatu zien herritar horiei, batetik; eta Eragin enpresari, bestetik.

2006 (azaroa). San Agustineko obren bigarren faserako lehiaketa.

San Agustineko lanen bigarren faserako lehiaketa deialdia egin zuen Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioak.

2007 (otsaila). Udalaren eskaera San Agustineko proiektuaren alderdiez.

Proiektuaren alderdi batzuk zaharkituak gelditu zirela-eta, Udalak aurre-informe bana egiteko eskatu zien lehen aipatutako herritar haiei eta Eragin enpresari, eguneratzeko egin zitezkeen moldaketez-eta. (Guztia Kultur Mahaian aztertu zen).

Bestalde, Udalak erretaula nagusiari buruzko informea eskatu zuen, honek izan dezakeen balioa aztertzeko.

2007 (apirila). Espainiako Gobernuak San Agustineko lanen adjudikazoa jakinarazi zuen.

Altuna y Uria, S.A., y Goitu Erainkuntzak, S.L. (U.T.E.) izan zen bigarren faseko lanen lehiaketako irabazlea. 

Aurrekontua 1.836.891,60 eurokoa bazen ere, 1.663.305,34koa izan zen inportea.

2007 (maiatza). San Agustineko obrak hasi.

Maiatzaren 11n hasi zituzten San Agustineko lanak, bigarren fasekoak, barrualdea egokitzeko (hasieran aipatu bezala, lehen fasean teilatuan eta udaletxeko goiko solairuetan egin zituzten lanak; horiek Udalak ordaindu zituen). Ofizialki, 2007ko uztailaren 23an hasi zituzten lanak.

2007 (urria). Udalak San Agustineko proiektua eguneratzeko aldaketa batzuk onartu.

Udalak erantzuna eman zien aipatutako herritarren informeei (Kultur Mahaiko kide dira herritar horiek), eta proiektua eguneratzeko aldaketa batzuk onartu zituen. 

2008 (urtarrila). Kultur Mahaiaren lehentasunetakoa San Agustin.

Kultur Mahaiko Talde Eragilean San Agustini heltzea erabaki zen, lehentasuna emanda. 

2008 (hasiera). San Agustinen egokitzapenak.

Kultur Mahaiak eskatuta, San Agustinen egokitzapenak egin zituen Udalak: lurra, argiztapena, sonorizazioa, ura eta saneamendua…

2008 (urria). Udalak 300.000 euro San Agustinen ekipamendurako, Kultur Mahaiaren txostenaren ondorioz.

San Agustinen ekipamenduari buruz ia hamar urte lehenago egindako proiektua hobetzeko txostena egin zuen Kultur Mahaian. Helburua: edozer motako ekitaldiak antolatu ahal izatea. Udalak aho batez ontzat jo zuen txostena, eta 300.000 euro bideratu zituen San Agustin hornitzeko. Kreditu aldaketa egin zuen. 2009 hasieran ikus-entzunezko aretoaren ekipamendua aberasteari ekitea aurreikusi zuen.

2008 (azaroa). Kultur Mahaiaren 2009ko planeko ardatzetakoa San Agustin.

Kultur Mahaiak azaroaren 27an egin zuen batzarra, eta 2009ko kudeaketa planeko ardatzetakoa San Agustin izatea erabaki zuen. Izena errespetatzea erabaki zen, eta honela izatea: Sanagustin kulturgunea.

2008 (azaroa). Jose Ramon Beloki EAJko parlamentariaren galdera Kongresuan.

Jose Ramon Beloki EAJko parlamentariak 2008ko azaroaren 25ean galdera egin zuen Espainiako Kongresuan Sanagustinez: "¿Cuándo prevé el Ministerio de Vivienda la rehabilitación total de la iglesia de San Agustín para el centro de teatro y actos culturales en Azpeitia, Azpeitia, Guipúzcoa, proyecto 2006 27 09 0642?”.

2009 (urtarrila). Sanagustineko 300.000 euroak bere egiteko eskaera Espainiako Gobernuari.

Udalak Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioari eskatu zion San Agustineko ekipamendua hobetzeko 300.000 euroak bere egiteko, obra zibilaren barruan. 

2009 (otsaila). Espainiak 300.000 euro San Agustinen ekipamendurako.

Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioak onartu egin du Udalaren eskaera; hau da, berak finantzatzea ekipamendu berria —300.000 euro horiek—.

2009 (otsaila). Espainiako Gobernuaren erantzuna Jose Ramon Beloki parlamentariari.

Espainiako Gobernuak 2009ko otsailaren 18an argitaratu zuen Jose Ramon Beloki EAJko parlamentariari emandako erantzuna, idatziz. El Ministerio de Vivienda tiene previsto financiar la totalidad de la 2ª fase de las obras de rehabilitación de la Iglesia de San Agustín de Azpeitia (Guipúzcoa), aportando la cantidad según el presupuesto de adjudicación de 1.663305,34 euros, completando de este modo las obras de rehabilitación llevadas a cabo en una 1ª Fase por el Ayuntamiento de Azpeitia. Las obras iniciadas el 23 de julio de 2007, contaban con un plazo previsto de ejecución de 12 meses, no obstante, necesidades nuevas surgidas en el desarrollo de las obras, han sido la causa de que se esté planteando una solicitud de autorización de redacción de un proyecto modificado, que implicará la concesión de ampliación del plazo de ejecución. Por todo ello no es posible en el momento actual dar una respuesta concreta sobre la fecha de finalización de las obras”. Ekipamendu berriaz ari zen Gobernua.

2009 (ekaina). Udalak 50.000 euro San Agustinen ekipamendua bukatzeko.

Sanagustin ekipamendu aldetik bukatzeko (teloia, aulkiak, eskenatokia luzatzeko materiala...), 2009ko udal aurrekontuetan 50.000 euro bideratzea erabaki zuen Udalak.

2009 (uztaila). Kulturgunearen logotipoa.

Sanagustin kulturgunerako lopotipoa hautatu zuen Kultur Mahaiak 2009ko uztailaren 9ko batzarrean. Arte eta Diseinu Zentroak egin zuen ikurra. Era berean, Mahaiak erabaki zuen kulturguneari handik aurrera 'Sanagustin' izena ematea.

2009. Altuna y Uria enpresak bere webgunean zioen bukatu zituela Sanagustineko lanak. 

Bigarren faseko lanez ari zen. Ekipamendua jartzea falta zen.

2010 (martxoa). Kultur Mahaiaren kezka irekiera atzerapenaz.

Kultur Mahaiak 2010eko martxoaren 25ean egin zuen urteko lehen batzarra, eta Sanagustini buruzko kezka agertu zuen, irekiera asko atzeratzen ari dela iritzita. Ondoren, kulturgunea ikustera joan ziren Mahaiko kideak (hemen bisitako bideoa).

2010 (maiatza). Kultur Mahaia harremanetan Kongresuko gipuzkoar diputatuekin.

Sanagustinen irekiera izaten ari den atzerapena dela-eta, Kultur Mahaiak maiatzaren 3an Espainiako Kongresuko gipuzkoar diputatuei gutuna bidali zien, eta e-postaz ere jarri zen harremanetan. Helburua: gaia desblokatzeko saioak egitea.

2010 (uztaila). Sanagustineko ekipamendu teknikoa jartzeko azken pausoa, egina. 

Udalak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuko Etxebizitza Ministerioak eta Altuna y Uria enpresak Sanagustineko ekipamendu teknikoa jartzen hasteko beharrezkoa zen tramitea egin zuten. Urte bukaerarako irekitzeko moduan izan daiteke. 

2010 (abendua). Sanagustinen irekierako data jarrita: abenduaren 11.

Udalak eta Kultur Mahaiak abenduaren 1ean prentsaurrekoan adierazi zuten Sanagustin abenduaren 11n irekiko dela. Inaugurazio ekitaldia aurkeztu zuten.

2010 (abendua). Sanagustin ireki zen abenduaren 11n.

Sanagustin kulturgunearen inaugurazio ekitaldia izan zen. Aretoa dena bete zen, eta jende asko gelditu zen sartu ezinik. Ekitaldia bera ere ondo joan zen, herriko taldeen parte-hartzearekin.

2010 (abendua). Sanagustin osatzeko proposamena abenduaren 1ean.

Sanagustin osatzeko proposamena onartu zen Kultur Mahaiko batzarrean, eta Udalari kulturgunearen kudeaketa deialdia ateratzeko eskatu zion. Udalak onartu egin zuen deialdia ateratzea.

2011 (martxoa). Sanagustinen kudeaketarako deialdia.

Udalak Sanagustin kulturgunearen kudeaketarako deialdia ateratzea erabaki zuen martxoaren 3ko udalbatzarreanMartxoaren 22an atera zuen deialdia buletinean. Sanagustin "uneoroko kultur erreferentzia" izateko asmoz proiektua osatu beharra dagoela onartu zuen Kultur Mahaiak abenduaren 1eko batzarrean, eta Udalari gestiorako deialdia ateratzeko eskatu zion Udalari. Kulturguneak kultur eta ostalaritza zerbitzuak izango ditu, deialdiaren arabera.

2011 (maiatza). Udalak Kultur Mahaiari adjudikatu gestioa.

Azpeitiko Udalak maiatzaren 5eko plenoan Kultur Mahaiaren kooperatibari adjudikatu zion Sanagustin kulturgunearen kudeaketa. Azpeitiko kultur bilguneak dio "proiektu herritarra, taldeengan oinarritutakoa, plurala, orekatua, parte-hartzailea, bizia..." osatu duela. Lehiaketa publikoko batzorde teknikoak oso balorazio ona egin du egitasmoaz. Ekainaren 3an Sanagustini buruzko kontratua sinatu zuten Udalak eta Kultur Mahaiaren kooperatibak.

2011 (uztaila). Sanagustin osatua ireki zen uztailaren 22n.

Kultur Mahaiak Sanagustin kulturgune osatua zabaldu zuen 2011ko uztailaren 22an. Jende asko izan zen ekitaldian.

Dokumentu Akzioak