Eguna eskean
Gaur, goizean goizetik, herriko txoko guztietan haur, gazte eta helduak gabon eskean ari dira. Heuren jaiotzak hartu eta barterrik bazter dirua biltzen ari dira. Goiztiarrenetarikoak Erniarraitz Bertsozale Elkartekoak izan dira. 08:30etan hasi dira elkartzen, eta koadrila ederra osatu dute eskerako. Bertsotan eta kantuan pasatuko dute eguna.
Arratsaldean,17:15etatik aurrera Ttuntturroak eta Musika eskolako soinujoleak ibiliko dira Olentzero eta Mari Domingiri laguntzen. Ondoren, 18:30etatik aurrera, Julian Barrenetxea eta Parrokiko abesbatza ere kalean ibiliko dira gabon eskean.

