Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012-02-06, astelehena
Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Iritzia Sangustinen erabilerak

Sangustinen erabilerak

Kultura / lapikue.net / 2010-09-01 13:09
— etiketak:

Aste batzuk barru irekiko da Sanagustin kulturgunea, eta Imanol Elias Odriozolak 2007an eraikinari buruz 'Uztarria' herri aldizkarian idatzi zuena ekarri dugu gogora. Alegia, Sanagustinek erabilera asko izan duela; orain, kulturarentzako izango da.

San Agustingo obrak

(Imanol Elias Odriozola; Uztarria Azpeitiko herri aldizkaria, 2007ko azaroa, Kontua da atala)

Urteetan zehar aldaketa handiak ezagutu ditu Pedro Arriaran jaunak 1578. urtean eraikitako San Agustin eraikinak.

Agustindar fraideak egon ziren komentuan, 1837ko uztailaren 27ko legeak erlijiosoen komentuak ezerezean utzi zituen arte. Hiru urte geroago, Azpeitiko agintariek erabaki zuten herriarena zen eraikina Espainiako Gobernuari eskatzea. Erantzunik ez zuten jaso; beraz, eskaera berri bat egin zuten 1841ko ekainaren 16an. Bigarren eskarian, herritarrek eraikinaren erabilera zehaztu zuten: alondegia, harategia, arrandegia eta postu publikoak jarri beharko zituzten lehen solairuan, eta udaletxea eta eskola goiko solairuetan. Une hartan erregeorde zen Esparterok eraikina herriaren eskuetan jartzea erabaki zuen, eta 1842ko apirilaren 8an sinatu zuten Gobernuaren eta herriaren arteko eskritura.

Beraz, eraikineko lehen obra handia 1849tik aurrera burutu zuten, udaletxeko areto eta bulegoak ez ezik, eskola gelak ere egokitu zituztela. Elizak lehengo lekuan jarraitu zuen, eta herriak igande eta jaiegunetan meza emateko eskaera luzatu zuen.

Beheko solairuan, haurrentzako eskola egokitzeko obrak inauguratu zituzten 1870ean. Handik hiru urtera, herriko agintari liberalek gotorleku eta kuartel gisa erabili zuten eraikina. Karlistak herriratzean, berriz, Artilleria Parkea ezarri zuten han. Behin baino gehiagotan entzuna da karlisten sinboloa izan dela San Agustingo eliza...

Herriak 1994n eskuratu zuen eraikina bere osotasunean. Gaur egun, eliza zegoen gunea obretan dago, baina ez postu publikoak ezartzeko (garai batean herriak eskatu bezala), baizik eta beste behar batzuei erantzuteko; kultura suspertzeko, batik bat.

Dokumentu Akzioak