Nesketan artean onena, Alaia Amubieta
Santo Tomas Egunean joaktu zen dantza suelto txapelketa, plazan. Bikotekako txapela Errenteriako Aitor eta Uxue Arrietak irabazi zuten. Nesketan onena, Alaia Amubieta azpeitiarra izan zen.
Santo Tomas Egunean Gazteen IX. Dantza Sueltoko Txapelketa jokatu zen plazan. 22 bikotek hartu zuten parte, eta horietatik 13 herrikoak izan ziren. baina herriko bikoteak baino hobea izan zen Aitor eta Uxue Arrieta bikote errenteriarra eta beraiek irabazi zuten txapela. Hala ere, neska dantzari onenaren saria herrian gelditu zen, Alaia Amubieta azpeitiar gazteak irabazi baitzuen sari hori. Mutiletan, berriz, Aitor Arrieta izan zen onena.
Parte-hartzaileetan bikote gehienak Azpeitiko Dantza Suelto Eskolakoak izan ziren. Txapelik ez zuten eskuratu baina egindako lanarekin gustura gelditu dira, hala dio Dantza Suelto Eskolako irakasle Luis Alberdik: "Pena izan da txapela ez irabaztea, baina lehen sei postuetatik bost eskuratu ditugu eta pozik gaude. Herrian dantza egitea beti ere zailagoa da, jende artean lagunak, senitartekoak... egoten direlako".
Nahiz eta hotz handia egin jende askok jarraitu zuen dantza txapelketa eta oso gustura gelditu dira antolatzaileak.
TXAPELKETAKO LEHEN SAILKATUAK
1. Aitor eta Uxue Arrieta (Errenteria).
2. Maialen Aldalur eta Amets Amubieta (Azpeitia).
3. Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga (Azpeitia).
4. Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal(Azpeitia).
5. Aitor Exposito eta Alaia Amubieta (Azpeitia).
6. Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola (Azpeitia).
Dantzarietan mutil onena:Aitor Arrieta (Errenteria).
Dantzarietan neska onena: Alaia Amubieta (Azpeitia).

