Hemen zaude: Hasiera Nesketan artean onena, Alaia Amubieta

Nesketan artean onena, Alaia Amubieta

Dantza / lapikue.net / 2009-12-23 13:49
— etiketak:

Txapeldunak Errenteriako Aitor eta Uxue Arrieta izan ziren, baina nesketan onena Alaia Amubieta izan zen. 22 bikotetatik 13 azpeitiarrak izan ziren. 

Santo Tomas Egunean jokatu zen Gazteen IX. Dantza Sueltoko Txapelketa. 22 bikotek hartu zuten parte eta horietatik 13 herrikoak izan ziren. Hala ere, txapela Errenteriako Aitor eta Uxue Arrietak irabazi zuten. Nesken artean onena, ordea, Azpeitiko Alaia Amubieta izan zen. Mutiletan, berriz, dantzari onenaren saria ere Aitor Arrieta errenteriarrak jaso zuen. 

Parte-hartzaileetan bikote gehienak Azpeitiko Dantza Suelto Eskolakoak izan ziren, 13 hain zuzen. Txapelik ez zuten eskuratu baina egindako lanarekin gustura gelditu dira, hala dio Dantza Suelto Eskolako irakasle Luis Alberdik: "Pena izan da txapela ez irabaztea, baina lehen sei postuetatik bost eskuratu ditugu eta pozik gaude. Herrian dantza egitea beti ere zailagoa da, jende artean lagunak, senitartekoak... egoten direlako".

Nahiz eta hotz handia egin jende askok jarraitu zuen dantza txapelketa eta oso gustura gelditu dira antolatzaileak.

TXAPELKETAKO LEHEN SAILKATUAK

1. Aitor eta Uxue Arrieta (Errenteria).

2. Maialen Aldalur eta Amets Amubieta (Azpeitia).

3. Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga (Azpeitia).

4. Mikel Subinas eta Miren Ibarzabal(Azpeitia).

5. Aitor Exposito eta Alaia Amubieta (Azpeitia).

6. Ioritz Galarraga eta Laura Olaizola (Azpeitia).

Dantzarietan mutil onena:Aitor Arrieta (Errenteria).

Dantzarietan neska onena: Alaia Amubieta (Azpeitia).


 

Argazki erakusketa sarean

 

Azpeitiko Argazki Elkarteak Baigera I eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan argazki erakusketak jarri ditu eta hemen on-line. Erakusketak ekaina amaitu arte egongo dira.

Azpeitiko Argazki Elkarteak utzitako argazkiak
ZINEMA

kartela

Aste bukaeran, La pesca de salmon en Yemen filmea botako dute Soreasu Antzokian. Zapatuan, 19:30ean eta 22:00etan. Igandean, 19:30ean. Eta astelehenean, 21:30ean.

Bazkidetza
Bazkidetza
 
Agenda
« Maiatza 2012 »
Maiatza
AlAsAzOgOrZaIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Hitzordua gehitu
Datozen hitzorduak…
Esana

Eneko Etxeberria alkateak Uztarria aldizkarian esan du etxean bi mila liburu inguru dituela.

 

 
Maiatzeko agenda

Azala
 

Agendaren PDFa jaisteko klikatu hemen.

 
Dokumentu Akzioak