Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2012-02-06, astelehena
Atalak
Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Arauak

Parte hartu lapikue.info-n

lapikue.info / 2009-11-19 10:06

 

Lapikue.info denon artean osatzen dugun webgune bat da. Beraz, edonork har dezake parte. Sarean osatu nahi dugun sareko komunikabide bat da. Zuk parte hartzea nahi dugu, beraz.  

 

Lapikue.info-ri komentatu diezaiokezu zerbait. Zure iritzia eman diezaiokezu, webgunearen inguruko zalantzez galde dezakezu; edozer dela ere gustura irakurriko dugu.

 

Parte hartzeko aukera horretaz gaiz, beste hainbat aukera ere badituzu. Hona hemen guztiak, banan-banan:

 

Albistegian

 

  1. Webgunearen edozein ataletan komentario egin dezakezu: edozein orrialdek du komentario bat egiteko aukera. Albistearen bukaeran ikusiko duzu horretarako aukera. Hor klik egin eta formularioa betez gero, zure iruzkina jasoko dugu.

  2. Albistegian zure berri edo iritzia ere sartu dezakezu. Gure albistegi nagusirako albiste, kritika edo iritzia egin ditzakezu. Horretarako eskubiko zutabean albistea / iritzia gehitura sartu eta hor dagoena bete besterik ez duzu egin behar. Lapikue.info-k zure albiste/iritzi edo dena delako leitu eta zuzendu (beharrik badu) egingo du argitaratu aurretik. Beraz, ez da zuk sartutakoa automatikoki albistegian agertuko.

  3. Albiste eta iritziak erantzun. Albistegian agertzen diren albiste eta iritzi guztiek erantzuteko aukera dute. Horretarako, aurrez erregistratu egin beharko zara.

Agendan

Ekitaldia gehitu. Webguneko agendak agertzen ez den ekitaldiren baten berri al duzu? Ba, gehitu zeuk ekitaldi hori.

Elkarrizketak on-line

Egin galderak! Tartean behin, herriko kulturarekin edo herrian antolatzen diren ekintza eta ikuskizunekin lotura duten pertsonei elkarrizketa digitalak egingo zaizkie. Elkarrizketa horietako galderak edonork bidali ditzake. Irakurleok egingo dituzue atal horretako elkarrizketak.

 

Inkestan

Eman botoa! Tartean behin, kulturari lotutako inkestak proposatuko dira. Inkesta horien helburua, herritarren iritzia jasotzea da. Bertan galdera bat egingo da, eta aukera ezberdinak emango dira norberak iritzia emateko.

 

Proposatu…

Lapikue.info webgunea hobetzeko proposamenen bat, baduzu bidali lasai. Elkarrizketatzea nahi duzun norbait badago, inkesta proposatu nahi badiguzu, argazki zaharren bat baduzu… gustura hartuko ditugu webgunea hobetzeko balio duten proposamenak.

 

Arauak

Gogoratu, lapikue.info webgunean parte hartzeko arauak bete behar direla. Mesedez, errespetatu jarritako arauak.

 

Dokumentu Akzioak