'Prest gaude'-k estreinaldi bikaina
Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi eta Idoia Uranga aktoreek beraien lan berria, Prest gaude antzezlana, estreinatu zuten zapatuan Izarraitz Pilotalekuan; XVII. Antzerki topaketan barruan eskaini zuten antzezlana.
![]()
Bederatzietarako ilara luzea zegoen Izarraitz Pilotalekuaren atarian. Ateak itxita, eta herritarrak Lakrikun antzerki taldearen lan berria ikusteko prest ziren. Denek laku ona izan nahi zuten antzezlana gertutik ikusteko. Tartean ziren, Lakrikun taldeko kide ohiak, aktoreen familiakoak...
Izarraitz pilotalekuan jende pila bildu zen, eta antzezlanak iraun zuen bitartean txalo eta algara ugari entzun ahal izan zire. Tarteka barreagarria izan baitzen antzezlana; beste batzuetan, berriz, aldarrikapenenak egiteko garaia izan zen. Beti ere, emakumeei gertatu ahal zaizkien egoerak oinarri hartuta.
Bukaeran, herritarrengandik txalo zaparrada ederra jaso zuten hiru aktoreek ; baita Udalaren lora sorta ederra ere.

