Txapelen omenezko bertso saioan txapeldunik bai?
Abenduaren 18an, gaueko 22:30ean hasita, urtero bezala, Txapelen omenezko saioa izango da Izarraitz pilotalekuan.Sei bertsolari izango dira entzuleen belarriak gozatu asmoz bertsotan.
Urtero bezala, aurten ere, Erniarraitz Bertsozale Elkartekoek Santomasen aurreko ostiralerako bertso saioa antolatu dute. Aurtengoan, Izarraitz Pilotalekuan izango da saioa gaueko 22:30ean, eta sei bertsolari arituko dira kantuan.
Erniarraitz elkartekoak beti saiatu izan dira herriko bertsolariei tartea egiten beraiek antolatzen dituzten saioetan, eta oraingoan ere hala egin dute. Eneritz Arzallus errezildarra arituko da Jon Maia, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Uxue Alberdirekin batera.
Saio hori, Euskal Herriko txapelketa nagusiko finala jokatu eta egun gutxira izango da. Azpeitian, finalean izango diren lau bertsolari izango dira kantuan: Arzallus, Iturriaga, Maia eta Mendiluze. Azpeitikoa, txapeldun berriaren lehen plaza izango al da? Ikusi egin beharko.

